jueves, 2 de diciembre de 2010

TRIPTICO ERRESPETUZ EUSKERA



JARDUNBIDE EGOKIEN GIDALIBURUA

Familian:
Familia sustengu nagusia du
pertsona transexualak. Ez egin xantaia
emozionalik. Ez utzi bakarrik.

Ikastetxean: Komenigarria da
transexualitateari buruzko hitzaldiak ematea
ikasle zein irakaslei.

Lagunartean: Lagunen batek transexuala dela
esaten badizu, erakutsiozu enpatia eta
errespetua; ez izan aurreiritzirik. Galdeiozu
zein izenekin nahi duen deitzea.

Lanean: Emaiozu aukera lanpostuko
eginbeharrak betetzeko gaitasuna duela
erakusteko .

Osasun zentroetan: Izan elkartasuna eta
begirunea: trata ezazu berak sentitzen duen
generoaren arabera. Zalantzarik izanez gero,
erabili beraren abizena edo galdeiozu.

NAN: Oso garrantzitsua da 'martxoaren 15eko
3/2007 Legeak' erregistroan sexuaren aipamena
zuzentzeko exijitzen duen hormona
tratamenduaren iraupena laburtzea, pertsona
hauek beren itxurarekin bat datozen agiriak
izan ahal izateko eta gizarteratzea errazteko.

SBK: Sexua Berresleitzeko Kirurgia esaten
zaio pertsona baten genitalak berak sentitzen
duen generoari egokitzeko egiten den
kirurgiari. "Sexu aldaketa" terminoa okerra da:
benetako sexua (norberak sentitzen duena) ez
da aldatu, genitalak horri egokitu baizik.


GENERO-IDENTITATEA:

Transexualitatea:
Genero-identitate kontzeptuarekin norbera zein
sexutako sentitzen den adierazten dugu;
norberaren genero-identitatea eta gorputzaren
sexua bat ez datozenean transexualitatea
gertatzen da.

Gizon transexuala:
Gizon sentitzen den baina emakume
gorputzarekin jaio den pertsona.

Emakume transexuala:
Emakume sentitzen den baina gizon
gorputzarekin jaio den pertsona.

Beharrezkoa da jendarteak onartzea norberaren
genero-identitatea garunean dagoela eta ez
genitaletan. Pertsona transexualek jendarteak
identifikatzen diren sexukoak direla onartzea
behar dute, eta horretarako beren gorputzak
moldatu ohi dituzte hormona tratamenduen
bidez edota ebakuntzen bidez.

Transfobia:
Transexualenganako gorroto, errefus eta
bortxakeriari transfobia deitzen zaio.

Diskriminazioa:
Pertsonei beren arraza, sexu, genero-identitatea,
gizarte-maila, genero, sexu-orientazio, talde
etniko eta abarrengatik egiten zaien bereizkeria,
bazterketa edo gutxiestea da.

DEFINIZIOAK

Jendeak maiz nahasten baditu ere,
transexualitate eta homosexualitate
kontzeptuek ez dute zerikusirik elkarrekin.
Transexualitate kontzeptuak pertsonak bere
sentitzen duen sexuari egiten dio aipu, hau
da, zein den beraren identitatea, edozein sexuorientazio
gorabehera. Homosexualitate
kontzeptuak, aldiz, bere sentitzen duen sexu
berberekoek erakartzen duten pertsonaren
sexu-orientazioari egiten dio aipu.

Sexu-orientazioa:
Sexu-orientazioa desiratzen dituen pertsonen
sexuaren arabera sailkatzen da:
* heterosexuala (beste sexukoek erakartzen
duten pertsona)
* homosexuala (sexu berekoek erakartzen
duten pertsona)
* bisexuala (bi sexuetako pertsonek
erakartzen duten pertsona)
* asexuala (inolako sexurako interesik ez
duen pertsona)

Homosexualitatea:
Norbait bere sentitzen duen sexukoek
erakartzen duten kasuan erabiltzen da
homosexualitate kotzeptua .

Trabestismoa:
Norbaitek beste generokoen jantziak eta
osagarriak erabili baina genero horretakoa
sentitzen ez denean trabestismo kontzeptua
erabiltzen da.

TRANSEXUALITATEARI BURUZKO
BIBLIOGRAFIA:

Ser transexual.
De nino a mujer.
Memorias trans.
Transexualidad,transgenerismo y cultura.
Transexualidad.
Deshacer el genero.
La transexualidad.
Los expulsados del paraiso.

TRANSEXUALITATEARI BURUZKO
FILMAK:

Strella.
Normal.
Beautifull boxer.
Transamerica.
Boy´s don´t cry.
Mauvais genres-(transfixion).
20 centimetros.

HELBIDE INTERESGARRIAK:

Pertsona transexualen integrazio eta
defentsarako euskal elkartea
ERRESPETUZ:
Tlf:
675 459 317
errespetuz@hotmail.com

BIKO ARLOAK (sexologia-gabinetea):
Erdikoetxe kalea, 1c Solairuartea Bilbo
EMAIZE (sexologia-gabinetea)
Gasteiz
TLF: 945265896
WEB CARLA ANTONELLI
www.CarlaAntonelli.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario