lunes, 17 de octubre de 2011

DIA INTERNACIONAL POR LA DESPATOLOGIZACION

Sabado 22 de Octubre de 2011 dia internacional por la Despatologizacion
Concentracion de Errespetuz conjuntamente con Gehitu.
Lugar: Boulevar de Donosti
Hora: 20:00
Dia: Sabado 22 de Octubre 2011

Unete a nosotr@s.

MANIFIESTO:

EUSKERA:

Transexualitatea Despatologizatzearen aldeko Manifestua

2010eko urriaren 23an, Transexualitatea Despatologizatzearen aldeko Borrokaren Nazioarteko Egunean, zenbait adierazpen eta beste ekintza batzuk ere egin ziren transexualitatea buru-nahasmendutzat har ez dadin Afrikako, Asiako, Europako, Latinoamerikako eta Iparramerikako 61 hiritan. Hirien kopuru horretan igoera nabarmena ikus daiteke aurreko urtean egindako mobilizazioarekin alderatuta, iaz halako adierazpen eta ekintzak 41 hiritan egin baitziren. Eta helburu horri begira, nazio nahiz nazioarte mailako aktibista-sareek zenbait adierazpen egin dituzte azkeneko bi urteetan transexualitatea despatologizatzearen alde.

Arlo politikoan, azkeneko bi urte hauetan, nazio nahiz nazioarte mailako agenda politikoetan transexualitatea despatologizatzearen aldeko gai hori gero eta gehiago jorratzen ari direla ikusi ahal izan dugu, eta hala, nazioarteko erakundeek eta gobernuek egindako hainbat agiri, gomendio eta adierazpenetan ageri da, eta horien artean legoke, esate baterako, Europako Kontseiluaren Giza Eskubideen Komisario Thomas Hammarberg-ek egindako “Giza Eskubideak eta Genero Nortasuna” Txosten Tematikoa, edo Europako Kontseiluaren Ministro Batzordeak egindako CM/Rec (2010) 5 Gomendioa, edo Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emandako 1728 Ebazpena (2010) edota Thomas Hammarberg-en Giza Eskubideen aldeko Iruzkina, “Clear laws needed to protect trans persons from discrimination and hatred” izenburua duena, 2011ko uztailaren 26an argitaratua, baita gobernu desberdinek egindako adierazpenak ere, eta horien artean leudeke Espainiako Gobernuarena, Frantziako Kanpo eta Osasun Ministerioarena eta Suediako Osasun eta Ongizate Batzorde Nazionalarena. Horrez gain, Europako Parlamentuko LGBT Eskubideei buruzko Intertaldeak, 2010eko urriaren 23an, Transexualitatea Despatologizatzearen aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna zela eta, parlamentu-galdera bat egin zion Europako Batzordeari, transexualitatea despatologizatzearen gaiaren inguruan duen jarrera jakiteko, eta 2011ko urtarrilean erantzun zion Osasunerako eta Kontsumitzaileen Babeserako Europako Komisarioak.

Eremu aktibistan eta profesionalean gero eta babes handiagoa nabarmendu da Transexualitatea Despatologizatzeko eskaeraren alde, baita gai horren gero eta presentzia handiago bat ere nazioarteko agenda politikoetan; haatik, ez dugu ikusten adierazpen interesgarri horiek pertsona transexualen osasun-egoeran eta egoera juridikoan benetako aldaketak ekarri dutenik

munduko hainbat ingurutara, patologizatzeko etengabeko logika nagusitzen baita oraindik ere.

“Errespetuz eta Gehitu erakundeek, FELGTB barruko gainerako elkarteek bezala”, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundeak) Transexualitatea Despatologizatu dezala eskatzearekin bat, hauxe eskatzen dugu:

1. Aldaketa azkar bat bultzatu dadila Espainiako Estatuko Erkidegoetan pertsona transexualen osasun-arretan, Frantziako eta Suediako Gobernuen ildotik. Horretarako, beharrezkoa da, buruko patologiarik adierazten ez duen eta Pertsona Transexualei Arreta Egitea xedetzat duen Protokoloa sortzeko helburuz Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak 2010ean sortutako lan-taldeak talde-lan horri berriro ekitea eta Protokoloa amaitzea.

2. GNUek (Genero Nortasunaren Unitateek) eskaintzen duten arretaren barruan adin txikikoak ere sar daitezela.

3. Deszentralizatu daitezela tratamendu hormonalak, laguntza psikologikoa eta ebakuntza kirurgikoak, eta horrelakoak erabiltzaileen probintzietan egin daitezela, BGK (Berreraikuntza Genitalerako Kirurgiak) izan ezik.

4. GNNU horiek berrizendatu ditzatela, bigarren “N” hori ezabatuz, nahasmendua, tratamendua edo terapeutika adierazten baitu, hitz horiek duten konnotazio patologikoagatik.

5. Halaber eskatzen dugu alda dadila “Genero Nortasunaren Legea” (3/2007 Legea, martxoaren 15ekoa, erregistroan pertsonen sexuari buruzko aipamena nola zuzendu arautzen duena):

a) Murriztu dadila tratamendurako eskatutako denbora.

b) Ezabatu dadila “Genero Disforiatzat” diagnostikatua izan beharra

c) Bildu daitezela horren barruan adin txikikoak, beren gurasoen tutoretzapean eta medikuaren txosten baten bidez, izena eta sexua aldatzeko aukera izan dezaten.


Gure helburu nagusia, hain zuzen ere, emakume eta gizon transexualen nortasun sexualarekiko errespetu osoa erdiestea da, gure eskubiderik oinarrizkoenak bermatu ahal izateko. Gure nortasun sexuala ukatzea era guztietako diskriminazio eta eraso transfobikoen sustraian dagoen oinarri ideologikoa da. Horregatik, gaitzetsi egiten dugu gure nortasun sexuala ukatu nahirik despatologizazioa manipulatzeko egiten den edozein saiakera,

Espainiako Estatu osoko aktibista taldeei gonbidapena luzatzen diegu parte har dezaten deialdi horietan eta kalera irten daitezen urriaren 22an transexualitatea despatologizatzearen alde.

ELKARREKIN, GURE ERREALITATEA ALDA DEZAKEGU!!

CASTELLANO:

Manifiesto por la Despatologización de la Transexualidad

El 23 de octubre de 2010, Jornada Internacional de Lucha por la Despatologización de la Transexualidad, se realizaron manifestaciones y otras acciones para que se deje de considerar la transexualidad un trastorno mental, en 61 ciudades de África, Asia, Europa, Latinoamérica y Norteamérica. El número de ciudades indica un aumento significativo respecto a la movilización realizada en el año anterior, en la que tuvieron lugar manifestaciones y otras acciones en 41 ciudades. Y con este fin, en los últimos dos años han tenido lugar declaraciones a favor de la despatologización de la transexualidad por parte de redes activistas nacionales e internacionales.

En el ámbito político, a lo largo de los últimos dos años hemos podido observar una creciente inclusión de la temática por la despatologización de la transexualidad en las agendas políticas internacionales y nacionales, presente en documentos, recomendaciones y declaraciones emitidas por organismos internacionales y gobiernos, entre las que se puede nombrar el Informe Temático “Derechos Humanos e Identidad de Género” del Comisario de Derechos Humanos del Consejo de Europa Thomas Hammarberg, la Recomendación CM/Rec (2010) 5 del Comité de Ministros del Consejo de Europa, la Resolución 1728 (2010) de la Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa y el Comentario de Derechos Humanos de Thomas Hammarberg “Clear laws needed to protect trans persons from discrimination and hatred”, publicado el 26 de julio de 2011, así como declaraciones de diferentes gobiernos, entre ellos el Gobierno Español, los Ministerios de Exteriores y de Sanidad de Francia y la Junta Nacional de Salud y Bienestar de Suecia . Además, el Intergrupo sobre Derechos LGBT del Parlamento Europeo dirigió el 23 de octubre de 2010, en ocasión del Día Internacional de Acción por la Despatologización de la Transexualidad, una pregunta parlamentaria a la Comisión Europea respecto a su posición en relación a la temática de la despatologización de la transexualidad, respondida en enero de 2011 por el Comisario Europeo de Sanidad y Protección de los Consumidores.

Se ha constatado un creciente apoyo en el ámbito activista y profesional hacia la demanda de Despatologizar la Transexualidad y una aumentada presencia de la temática en las agendas políticas internacionales, observamos una falta de traducción de las declaraciones de interés en cambios reales en la situación sanitaria y jurídica de las personas transexuales en diferentes partes del mundo que sigue caracterizada por una continuada lógica de patologización.

"Errespetuz y Gehitu, al igual que el resto de asociaciones de la FELGTB", además de sumarnos a esta demanda para que la OMS (Organización Mundial de la Salud), Despatologice la Transexualidad, reclamamos:

1. Un urgente cambio en la atención sanitaria a las personas transexuales en las Comunidades del Estado Español, en la línea de los Gobiernos de Francia y Suecia. Para ello es necesario, que el grupo de trabajo creado en 2010 por el Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social, con el objetivo de la creación de un Protocolo de Atención a las Personas Transexuales que no indique patología mental alguna, reanude el trabajo del grupo y finalice el Protocolo.

2. Que en la atención que prestan las UIGs (Unidades de Identidad de Género), se incluyan a los menores.

3. Se Descentralicen los tratamientos hormonales, apoyo psicológico e intervenciones quirúrgicas, siendo atendidas desde las provincias de las y los usuarios, a excepción de las CRG (Cirugías de Reconstrucción Genital).

4. Renombrar las UTIG, retirando la “T” que hace alusión a trastorno, tratamiento o terapéutica, por la connotación patológica de los términos.

5. También demandamos una modificación de la “Ley de Identidad de Género” (Ley 3/2007, de 15 de marzo, reguladora de la rectificación registral de la mención relativa al sexo de las personas):

a) Reducir el tiempo exigido de tratamiento.

b) Se retire la exigencia de ser diagnosticado de “Disforia de Género”

c) Incluir a menores, que con la tutela de sus progenitores y un informe facultativo, puedan acceder al cambio de
nombre y sexo.

Planteamos como principal objetivo, el conseguir el pleno respeto a la identidad sexual de mujeres y hombres transexuales, para garantizar nuestros derechos más básicos. La negación de nuestra identidad sexual es la base ideológica que sustenta todas las formas de discriminación y agresiones transfóbicas. Por ello rechazamos cualquier intento de manipulación de la despatologización para negar nuestra identidad sexual.

Invitamos a los grupos activistas de todo el Estado Español a participar en las convocatorias y a salir a la calle el día 22 de octubre a favor de la despatologización de la transexualidad.


JUNTXS, PODEMOS CAMBIAR NUESTRA REALIDAD ¡¡

No hay comentarios:

Publicar un comentario