jueves, 24 de mayo de 2012

MASKARAK Dokumental laburra pertsona transexualon errealitateaz, Ixotz eta Ainarari egindako elkarrizketetan oinarritua. (Euskaraz, eta azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez).

MASKARAK

Dokumental laburra pertsona transexualon errealitateaz, Ixotz eta Ainarari egindako elkarrizketetan oinarritua. (Euskaraz, eta azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez).

"Maskarak" izenburuak honi egiten dio aipu: pertsona transexualoi, jaiotzean maskara bat ezartzen digute, gurea ez den sexu bat ezartzen digute, eta horrekin biziarazi; ez dugu lortzen gu geu izatea, harik eta maskara hori erantzi eta geure benetako sexuaren arabera bizitzen hasten garen arte.

«Transexualitateak tabua izaten jarraitzen du. Bazterketa soziala, transfobia, zisexismoa... Eguneroko borroka lehen pertsonan azaltzen digute Ainarak eta Ixotzek. Maskarak, mozorroak kendu nahi ditu.»

http://www.youtube.com/watch?v=A6y2BD0MHrI

Dokumentalaren egileak hauexek dira: Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal eta Oihan Vitoria. Mila esker lauroi.


Informazio gehiago transexualitateari buruz: https://sites.google.com/site/transexualitatea/ (euskarazko bertsioa ez dago oraindik jarrita, baina laster izango da).

----------------------------------------------------------------------------

MASKARAK ("Máscaras")

Breve documental sobre la realidad de las personas transexuales, contada en primera persona por Ixotz y Ainara. En euskera, pero con subtítulos en castellano e inglés.

El título "Maskarak" hace referencia a la máscara que se nos impone a las personas transexuales desde el momento en que nacemos y se nos asigna u sexo que no es el nuestro y se nos obliga a vivir en función de él no conseguimos ser realmente nosotras/os mismas/os hasta que no conseguimos quitarnos esa máscara y empezar a vivir de acuerdo con nuestro verdadero sexo.

«La transexualidad sigue siendo un tabú. Exclusión social, transfobia, ciseximo... Ainara e Ixotz nos cuentan en primera persona esa lucha cotidiana. "Maskarak" quiere quitar las máscaras.»

http://www.youtube.com/watch?v=A6y2BD0MHrI

Autores del documental: Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal y Oihan Vitoria. Muchísimas gracias a los cuatro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario